Antioko IV.a Epifanes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antiokoren txanpona, ifrentzuan Apolo tronuan onfalos batean.

Antioko IV.a Epifanes (grezieraz Αντίοχος Επιφανής, K. a. 215-K. a. 163), Seleuzidar Inperioko erregea izan zen K. a. 175 eta K. a. 164 bitartean.

Antioko III.a Handiaren semea eta Seleuko IV.a Filopatorren anaia zen. Jatorrian, Mitridates izena jaso zuen, baina Antioko izena hartu zuen tronura iritsi ondoren (edo, beharbada, bere anaia nagusia hil ondoren, hau ere Antioko izenekoa)

Errege, bere anaia Selekuko IV.a Filopator hil ondoren bihurtu zen, berak baini ez asko lehenago gobernatu zuena, Heliodorok, bere altxorzainak, anbizioagatik hil zuen arte. Erroman bizi izan zen Apameako Bakearen baldintzen arabera (K. a. 188), baina Seleuko IV.aren seme eta oinordeko legitimoa zen Demetrio I.a Sotergatik trukatua izan zen. Antiokok unea probestu zuen, eta Antioko izeneko bere beste anaiarekin batera, bere burua errege izendatu zuen Eumenes II.a Pergamokoa eta honen anaia Atalo I.aren laguntzarekin. Bere anaia Antioko, handik gutxira hila izango zen.

Zelesiria aldarrikatzen zuen Ptolomeo VI.arekin zuen gatazkaren ondorioz, Egipto eraso eta inbaditu zuen, ia herrialde guztia konkistatuz, hiriburua, Alexandria izan ezik. Erregea harrapatzea lortu zuen, baina Erroma ez haserrarazteko, tronuan berriz jartzea erabaki zuen, oraingoan, bere txotxongilo bezala. Hala ere, Alexandriarrek, Ptolomeo VI.aren anaia zen Ptolomeo VIII.a aukeratu zuten errege bezala, eta, bera joan ondoren, elkarrekin gobernatzea erabaki zuten. Honek, Antioko, herrialdea berriz inbaditzera behartu zuen, eta honela, K. a. 168an, Zipre konkistatu zuen bere flotarekin. Alexandriatik gertu, Gaio Popilio Laenas erromatar kontsularekin topo egin zuen, Egipto eta Zipre uzteko agindu ziona. Antiokok, bere kontseiluarekin hitz egin behar zuela erantzun zionean, Popiliok, harean zirkulu bat marraztu zuen Antioko inguratuz, eta "pentsatu hemen" esan zion. Zirkulua, erretreta agindu gabe uztea Erromari desafio egitea zela ikusita, amore ematea erabaki zuen, gerra bat eragozteko.

Itzuleran, Jerusalemen aurkako espedizio bat antolatu zuen, krudelki arpilatu zuen hiria. I Makabearrak liburuaren arabera, arlo erlijiosoko zenbait arau aldarrikatu zituen: Yahvehren gurtza ezabatzen saiatu zen, judaismoa debekatu zuen manifestazio erlijioso oro suspendituz, ez purutzat hartzen ziren jakiak jatea agindu zuen, eta greziar jainkoenganako gurtza ezartzen saiatu zen. Baina Matatias apaiz judutarrak eta Makabeo izeneko bere bi semeek, biztanleria Antiokoren aurka altxaraztea eta berau botatzea lortu zuten. Januka jai judutarrak, gertaera hau gogorarazten du.

Antiokok, Partiar Inperioaren aurkako kanpainan, zenbait armada bidali zituen arrakastarik lortu gabe. Israel berriz hartzeko zigor espedizio bat antolatzen ari zenean, hil egin zen. Bere oinordekoa, bere seme Antioko V.a Eupator izan zen.

Bere erregealdia, Seleuzidar Inperioaren azken dizdira eta sendotasun garaia izan zen, bera hil ondoren, inperioa, gerra dinastiko suntsitzaileetan murgildu zelarik.


Aurrekoa
Seleuko IV.a Filopator
Seleuzidar erregea
K. a. 175-K. a. 164
Ondorengoa
Antioko V.a Eupator

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Antioko IV.a Epifanes