Antioko V.a Eupator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antioko V.a Eupator

Seleukotar agintaria

K.a. 163 - K.a. 161
Antioko IV.a Epifanes - Demetrio I.a Soter
Bizitza
JaiotzaK.a. 173
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
HeriotzaK.a. 162 (10/11 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaAntioko IV.a Epifanes
AmaLaodice IV
Anai-arrebak
LeinuaSeleukotarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Antioko V.a Eupator (antzinako grezieraz: Αντίοχος Ε' Ευπάτωρ), Seleukotar dinastiakoa, Siriako erregea izan zen K.a. 164tik K.a. 162 arte. Bere aita Antioko IV.a Epifanesen oinordekoa izan zen, 9 urte baino ez zituenean. Erregeordea, Lisias jenerala izan zen, aurreko erregealdian jada izendatua. Baina, Lisias, beste jeneral batzuek mehatxatu zuten, eta egoera zailean geratu zen. Egoera oraindik gehiago zailtzeko, bere lehengusu Demetrio, Seleuko IV.a Filopatorren semeak, arrakastarik izan ez zuten zenbait saiakeren ondoren, erromatar senatuak onartua izatea lortu zuen. Erromak, honela, seleukotar estatua hobeto kontrolatzea espero zuen.

K.a. 163an, Lisiasek Judas Makabeo garaitu zuen, judutarrei Legea errespetatzea bermatzen zuen itun bat sinatuz, Sion Mendiko tenplu gotortua ematearen truke, bakea mantentzeko konpromisoarekin.

K.a. 162an, erromatar enbaxada batek bidaiatu zuen Siriara, jada oso ahulduta zegoen seleukotar estatuaren egoera ikusteko. Zalantzarik gabe, ez zuen gerra itsasontzirik, ezta elefanterik ere, bere aitonaren porrotaren ondoren Apameako bake baldintzak betez. Bisita honetan zehar, Gneo Oktavioren bidalia hila izan zen Laodizean.

Urte horretan bertan, Demetriok Erromatik ihes egin zuen, eta Sirian, benetako errege bezala hartua izan zen, Demetrio I.a Soter izenarekin errege izendatuz. Antioko V.a eta Lisias, usurpatzaileak gainetik kendu eta exekutatu egin zituen.


Aurrekoa
Antioko IV.a Epifanes
Seleuzidar erregea
K.a. 164-K.a. 162
Ondorengoa
Demetrio I.a Soter
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko V.a Eupator Aldatu lotura Wikidatan