Antioko XII.a Dioniso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antioko XII.a Dioniso (Epifanes/Filopator/Kaliniko), Siriako errege bat izan zen, seleuzidar dinastiakoa, Demetrio III.aren anaia, honen ondorengoa izan zelarik, hau, partiarrek harrapatua izan ondoren. K. a. 87 eta K. a. 84 bitartean iraun zuen bere erregealdiak. Errege diadema hartu zuen Antioko VIII.a Griforen bosgarren semea izan zen. Seleuzidar Inperioren azken hondarren hegoaldeko zatiak gobernatu zituen, oinarrian, Damasko eta bere inguruak.

Siria hegoaldean gobernatu zuen azken errege seleuzidarra izan zen, erresuma helenistikoen gainbehera geldiezinaren ondorioz, alde guztietan arazoak baitzeuden, bere anaiak, euren arteko gerretan murgilduta zeudelako edo Tigranes II.a Armeniakoak garaituak izan eta benetako botererik gabeko mazedoniar erregetxo dinastia bat baino ez askoz gehiagoan bihurtu zirelako.

Antiokok, hasieran, Ptolomeotarren armadaren laguntza izan zuen, eta ospe militarreko azken seleuzidar gobernaria izan zen, eremu txikian bazen ere. Zenbait razia egin zituen errege judutar asmonearren lurraldeetan, eta arabiar nabatearren gorakada eteten saiatu zen. Merkataritza ibilbideak kontrolatzeko zuten grinagatik, arabiar nabatearrak, ahuldutako seleuzidar erresumetako bat erasotzen ausartu ziren, eta, ondorioz, Antioko XII.ak, grekomazedoniar armada bat eta siriar mertzenarioak bildu behar izan zituen, arabiarrak kanporatzeko itxaropenarekin joan zirenak, eta, honela, seleuzidar lurralde erasoak hedatzeko.

Ondorioz, nabatearren aurkako borrokara, behar bezala hornitu gabeko armada batekin joan zen, seleuzidar handien garaian botererik gabeko tribu baten aurkako garrantzi handirik gabeko eraso batetara joango bailitzan. Ibilaldiko hirugarren egunean, bi armadak aurrez aurre zeuden: Antioko XII.aren gaizki hornitutako eta nekatutako grekosiriarrak eta ondo hornitutako eta atseden hartutako arabiarrak.

Espero zen bezala, borrokan, seleuzidarrak garaituak izan ziren, hasieran, arrakastatsua izan zena, errege gaztea, borrokaren erdian harrapatua eta arabiar soldadu batek hila izan zen arte. Handik gutxira, nabatearrek Damasko hartu zuten, ondorioz, lurraldea arabiarren mende geratuz, sekula gehiago handik irtengo ez zena. Greziar biztanleria, erabat disolbatu zen inbaditzaileen artean, Antiokoren iloba eta honen anaia Filipo I.a Filadelforen semea zen Filipo II.a Filorromano, Damasko birkonkistatzen saiatu zen arren, baina, handik gutxira, Filipo II.a, erromatarren aginduz hila izan zen, seleuzidarren amaiera eta Siria erromatar probintziaren hasiera suposatu zuena.

Antiokoren tituluek, Dionisoz gain, lehenengoak, Epifanesek, Jainkoaren Manifestazioa esan nahi du, bigarrenak, Filopatorrek, Bere aita maite duena, eta, azkenak, Kalinikok, Garaile ederra. Azken seleuzidar erregeek, sarri, euren txanponetan zenbait epiteto erabili zituzten.


Aurrekoa
Demetrio III.a Eukarios
Seleuzidar erregea
K. a. 87-K. a. 84 Filipo I.a Filadelforekin leihan
Ondorengoa
Antioko XIII.a Asiarra edo Tigranes II.a Armeniakoa