Antioko XIII.a Asiarra
Wikipedia(e)tik
Antioko XIII.a Asiarra, Seleuzidar dinastiakoa, Siriako errege izan zen K. a. 69tik K. a. 64 arte. Antioko X.a Eusebioren semea, Tigranes II.a Handiaren porrotaren ondoren, Luzio Lizinio Lukulok, errege izendatu zuen Antiokian. Hala ere, handik gutxira, Ponpeiok kargutik kendu zuen, Siria erromatar probintzia bihurtuz. Azken errege seleuzidartzat hartzen da, bere ondoren, Filipo II.a Filorromanok Siriako zati batean gobernatu zuen arren.
| Aurrekoa Antioko XII.a Dioniso edo Tigranes II.a Handia Armeniakoa |
Seleuzidar erregea K. a. 69-K. a. 64 |
Ondorengoa Filipo II.a Filorromano |