Antiprisma dekagonal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antiprisma dekagonala
Antiprisma dekagonala
Taldea Poliedro prismatiko erregularrak
Aurpegi kopurua 2 dekagono + 20 hiruki
Ertz kopurua 40
Erpin kopurua 20
Aurpegiak dekagonoak eta hirukiak
Erpin-konfigurazioa 3.3.3.10
Simetria-taldea D10d
Schläfli sinboloa s{2,10}
Propietateak Erdierregularra, ganbila
Poliedro duala Trapezoedro dekagonala
Antiprisma dekagonala
Garapena (gainazala)

Geometrian, antiprisma dekagonala oinarritzat bi dekagono (berdinak, baina bata bestearekiko biraturik) eta albo-aurpegitzat triangeluak dituen poliedroa da. Oinarri baten erpin bat haren parean beste oinarrian dauden ondoz ondoko bi erpinak lotzean sortzen dira albo-aurpegi triangeluarrak. Adibidez, bi oinarriak dekagonoak dituen prisma batean (bi oinarriek zentro bera dute, baina bata bestearekiko 18° edo π/10 radian biratuta dago), bi oinarrien hogei erpinak lotzen dituzten berrogei ertz daude eta irudiak, beraz, hogei albo-alde triangeluar ditu: antiprisma dekagonal simetriko bat da[1].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antiprisma uniformeak
2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 ...

Erreferentziak eta oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. Antiprisma. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]