Antiseptiko
Wikipedia(e)tik
Iodozko antiseptikoa zauri batean ezarria
Antiseptikoa azalaren gainean ematen den substantzia antimikrobianoa da, infekzio, sepsi edo usteltze aukerak murrizteko asmoarekin. Antiseptikoak ez dira desinfektatzaileen berdinak, hauek bizidunak ez diren objektuen gainean dauden mikroorganismoak deusezteko balio baitute.
Antiseptiko batzuk bakterizidak dira, hau da, bakterioen heriotza eragiten dute, beste batzuk aldiz bakteriostatikoak dira, bakterioen hazkuntza ekiditen dute hauek hil gabe.