Antoine-Laurent de Jussieu
Wikipedia(e)tik
Frantses ikerlaria (Lyon, 1748 - Paris, 1836). Antoine de Jussieuren iloba zen. Erregearen lorategiko irakaslea eta Parisko Botanikako Museoko zuzendaria izan zen. Landareak sailkatzeko metodo bat aurkeztu zuen (Genera plantarum secundum ordines naturales disposita, 1788). Haren seme Adrianek (Paris, 1797 - 1853) Cours élementaire de botanique liburua (1842-1844) idatzi zuen, hizkuntza askotara itzuli zena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.