Antoine Augustin Parmentier
Wikipedia(e)tik
Antoine Augustin Parmentier Frantses jakituna (Montdidier, 1737 - Paris, 1813). Patataren kimikari buruzko lan bat argitaratu zuen 1773an. Barazki-mota berriak sartu zituen Frantzian, eta patata zabaldu zuen. Janariak eta edariak kontserbatzeari buruzko ikerketak egin zituen. Napoleonen armadako lehen botikaria izan zen 1800ean, eta osasun-ikuskatzaile nagusia, 1805etik 1813ra. Baztangaren aurkako txertoa sartu zuen gudarostean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.