Antoine Griezmann
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Antoine Griezmann | |
| Ezizena | Antxon, Le Petit Diable | |
| Jaio | 1991ko martxoaren 21a | |
| Mâcon (Frantzia) | ||
| Posizioa | Erdi-aurrelaria | |
| Garaiera | 174 zm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 2009- | Real Sociedad | 40 (6) |
Antoine Griezmann (Mâcon, Borgoina, 1991ko martxoaren 21a-) futbol jokalari frantziarra da.
Talde txuri-urdinera Montpellierreko taldean aritzeko probatzen ari zirenean iritsi zen, Ipar Euskal Herrian jokatutako kadete txapelketa batean topatu ondoren. Real Sociedad Btik beherako kategorietan hasi zen jokatzen, eta talde horretan jardun baino lehen goiko taldera jauzi egin zuen 2009/10eko denboraldian. Hasiera ezin hobea eduki zuen, denboraldi horretan Errealak Lehen Mailara itzultzeko txartela lortu baitzuen, Bigarren Mailako txapelketa irabazita, eta Griezmann taldekide nabarmenen artean egon zen. Halaber, 2010ean ere Europako txapeldun bihurtu zen 19 urtez azpiko Frantziako futbol selekzio nazionalarekin (4 partida jokatuta eta 3 gol sartuta).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Errealeko webgunean