Antoine Jérôme Balard
Wikipedia(e)tik
Antoine Jérôme Balard Frantziako kimikaria izan zen (Montpellier, 1802 - Paris, 1876). Montpellierko Farmazia Eskolan ikasi zuen, eta, gero, irakaslea izan zen eskola horretan bertan. Montpellierko paduretan uren gatza nola kristaltzen zen aztertzen ari zela, bromoa aurkitu zuen (1826). Muride izena eman zion, eta gai horrek kloroarekin eta iodoarekin duen antzekotasun kimikoa frogatu zuen. Aurkikuntza hori eginez geroztik, Sorbonako Unibertsitateko eta Collège de Franceko irakaslea izan zen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.