Antoine Perrenot de Granvelle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antoine Perrenot de Granvelle, A. Morok egindako erretratua.

Antoine Perrenot de Granvelle (Besançon, Frantzia, 1517 - Madril, Espainia, 1586) espainiar kardinala eta Karlos V.aren eta Filipe II.aren ministroa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos V.aren ministro baten semea zen. 23 urte zituela Arrasko artzapezpiku egin zuten. Mühlbergeko Guduaren ondorengo negoziazioetan (1547), Passauko Hitzarmenean (1552) eta Augsburgoko Bakean (1555) parte hartu zuen.

1550ean kantziler izendatu zuten, 1599an Herbeheretan Margarita Parmakoaren lehen ministro, 1560an Malinasko artzapezpiku, eta hurrengo urtean kardinal.

Herbeheretan hartu zituen neurriek harenganako gorrotoa sortu zuten, eta etsi egin behar izan zuen. Napoliko erregeorde izan ondoren (1571-1575), Madrila itzuli zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoine Perrenot de Granvelle Aldatu lotura Wikidatan