Antoine Perrenot de Granvelle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoine Perrenot de Granvelle, A. Morok egindako erretratua.

Antoine Perrenot de Granvelle (Besançon, Frantzia, 1517ko abuztuaren 20a - Madril, Espainia, 1586ko irailaren 21a) burgundiar kardinala eta Karlos V.aren eta Filipe II.aren ministroa izan zen.

Biografia

Karlos V.aren ministro baten semea zen. 23 urte zituela Arrasko artzapezpiku egin zuten. Mühlbergeko guduaren ondorengo negoziazioetan (1547), Passauko Hitzarmenean (1552) eta Augsburgoko Bakean (1555) parte hartu zuen.

1550ean kantziler izendatu zuten, 1599an Herbehereetan Margarita Parmakoaren lehen ministro, 1560an Malinasko artzapezpiku, eta hurrengo urtean kardinal.

Herbehereetan hartu zituen neurriek harenganako gorrotoa sortu zuten, eta etsi egin behar izan zuen. Napoliko erregeorde izan ondoren (1571-1575), Madrila itzuli zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoine Perrenot de Granvelle Aldatu lotura Wikidatan