Antoine Quentin Fouquier-Tinville
Wikipedia(e)tik
Antoine Quentin Fouquier-Tinville (Hérouël, Frantzia, 1746 - Paris, Frantzia, 1795) frantses legegizona eta politikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Iraultzaren ideietara hurbildu zelarik, Herriaren aldetiko salatzaile izendatu zuten Iraultza Auzitegian; eginkizun horretan, errukirik gabeko zorroztasunaren eta krudelkeriaren sinbolo bihurtu zen. Cordelieren eta ultra-iraultzaileen aldekoa baitzen, Beroliseko Konbentzioan salatu, eta hiltzera kondenatu zuten auzi luze baten ondoren.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
