Antonín Panenka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonín Panenka
Antonín Panenka
Datu pertsonalak
Izen osoa Antonín Panenka
Jaio 1948ko abenduaren 2a
(65 urte)
Txekiar Errepublika Praga (Txekiar Errepublika)
Posizioa Erdilaria
Garaiera 1.78
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1967-1981
1981-1985
1985-1987
1987-1989
Bohemians Praha
SK Rapid Wien
VSE St. Pölten
SK Slovan Wien
230 (76)
127 (63)
?? (??)
?? (??)

Antonín Panenka (1948ko abenduaren 2a, Praga) txekiar futbolari ohia eta gaur egungo Bohemians Praha taldeko presidentea da.

1976ko Europako Futbol Txapelketa finalan Txekoslovakiako futbol selekzio nazionalan jokatuz Alemania Federaleko futbol selekzio nazionalari irabazi eta alemaniar selekzioari sartu zion penaltiagatik mundu mailako ospea beraganatu zuen.

Panenkaren penaltia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Panenka erako penaltia

1976ko Europako Futbol Txapelketaren finala Belgrado hirian jokatu zen. Partidu osoa eta bere denbora gehigarria jokatu ostean berdinketako emaitzak jarraitzen zuen. Honela, penalti jaurtiketei ekin eta Panenkak sartutako penaltia guztiz erabakigarria izan zen.

Alemaniar atean FC Bayern München taldeko Sepp Maier atezain mitikoa zegoen, ezizenez Katua deitua. Panenka baloira hurbildu eta hura jo baino une bat lehenagotik Maier atezainak bere gorputza ezkerralderantz luzatzen hasi zela ohartu zen. Txekiar erdilariak bere oin puntarekin baloiaren barrenaldea jo eta baloia baselina eginez pare bat metroz altxatu zen. Baloiak atearen erdialdetik mantso sartuz amaitu zuen, jada lurrean zegoen alemaniar atezainak hura hura gelditzeko deus ere ezin egin ahal izan zuelarik.

Gol hau futbolaren historiara iragan zen, Panenka erako penaltia izenez. Nahiz eta honelako penalti jaurtiketa batek atezainak geldiarazteko arrisku handia izan, ordudanik nazioarteko futbol txapelketetan futbolari ugari saiatu dira jaurtiketa mota honekin penaltiak jaurtitzen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonín Panenka Aldatu lotura Wikidatan