Anton Makarenko
Anton Semionovitx Makarenko (Bielopolie, Ukraina, 1888ko martxoaren 13a - Mosku, 1939ko apirilaren 1a) sovietar pedagogo bat izan zen. Bere pentsamendu pedagogikoa hezkuntza jarduera kolektibista moduan ulertu zuen, aldi berean, garaiko sovietar ideologiari jarraiki, hezkuntzaren emaitza, errendimendu eta produktibitatea nabarmenduz. Eskolak komuna moduan antolaturik, ezaguerak transmititzeaz gainera, haur eta gazteen nortasun osoa osatu behar zuela aldezten zuen. Horrela, garaiko pedagogismo aurka jotzen zuen, hezkuntzaren helburua ideologia sozialistak eredutzat zituen pertsonak sortzea zela baieztatuz. Besteak beste, Gorki kolonia eta Dzerzhinski komuna eskola kolektiboak sortu zituen, non haur eta gazteek ikasiz gainera produkzio lan produktiboak ere egiten zituzten, antolaketa zorrotz batez. Bere lanetatik Poema pedagogikoa izenburukoa da ezagunena.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |