Antón Reixa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anton Reixa» orritik birbideratua)
Antón Reixa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Javier Eulogio Rodríguez Reija
JaiotzaVigo1957ko apirilaren 17a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, abeslaria, film-zuzendaria, musikaria, irakaslea eta bideoartista
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0718701 Musicbrainz: 30245943-ca9c-4ea2-8862-d43af7a859e0 Discogs: 1350670 Edit the value on Wikidata

Antón Rodríguez Reixa (Vigo, 1957ko apirilaren 17a -) galizierazko abeslari, idazle eta zinema zuzendari pontevedrarra da.

Galizierazko Filologia ikasi zuen Donejakuen. 1976an, beste lagun batzuekin batera, "Grupo de Comunicación Poética Rompente" taldea sortu zuen, literaturaren ibilbideari ekinez.

Musikaren arloan, ezaguna egin zen 1980ko hamarkadan arrakastatsua izan zen "Os Resentidos" taldearen abeslari moduan ("Fai un sol de carallo"). Taldea deseginda, "Nacion Reixa" proiektua osatu zuen Kaki Arkarazorekin. Hau ez da izan Euskal Herriko musikariekin kolaborazio bakarra, izan ere "Negu Gorriak" eta "Oskorri"rekin ere parte hartu izan zuen.

1998an, Mareas Vivas izeneko telesaila estreinatu zuten TVGn arrakasta handiz, Reixaren ekoizpena. Zinemaren arloan, Manuel Rivas idazlearen O lapis do carpinteiro lana pantailaratu zuen. Halaber, Hotel Tívoli pelikula ere zuzendu du.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Os Resentidos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Vigo, capital Lisboa" (Gasa, 1984).
  • "Fai un sol de carallo" (Gasa, 1986).
  • Música Doméstica (Gasa, 1987).
  • Fracaso Tropical (Gasa, 1988).
  • Jei (Gasa, 1990).
  • Delikatessen (Gasa, 1992).
  • Ya Están Aquí (Gasa, 1993).
  • Made in Galicia 84-94 (Gasa, 1994). Disko bilduma.

Nación Reixa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Alivio rápido" (1994).
  • "Safari Mental" (1997).

Anton Reixa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Silabario da turbina" (1978).
  2. "¡Fóra as vosas sucias mans de Manuel Antonio!" (1979).
  3. "As ladillas do travesti" (1979).
  4. "A dama que fala" (1983).
  5. "Historia do Rock and Roll" (1985).
  6. "Días contra fotocopias" (1987).
  7. "Transporte de superficie" (1990).
  8. "Ringo Rango" (1992).
  9. "Escarnio" (1999).
  10. Látego de algas (2008).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]