Anton Rubinstein
Anton Grigorievitx Rubinstein (Vychvatinetz, Podolia, 1829 - Peterhof, San Petersburgo, 1894) errusiar pianista, musikagilea eta irakaslea izan zen.
[aldatu] Biografia
Bederatzi urte zituela eman zuen lehen kontzertua. Konposizio-ikasketak egin zituen Berlinen S. Dehnekin, 1844-1846 urte-bitartean.
1849. urtean San Petersburgora joan zen, Elena Pavlovna dukesaren pianista izan zen, eta operak idatzi zituen. 1854-1858 urte-bitartean Europan zehar eman zuen kontzertu-denboraldi baten ondoren, ospetsu egin zen.
1862an San Petersburgoko Kontserbatorioa sortu zuen, eta hango zuzendari izan zen 1867 arte.
1867-1886 urte-bitartean kontzertu-saioak eman zituen Europan, eta 1872-1873 urteetan Estatu Batuetara jo zuen.
Rubinsteinek gaur egun arteko errusiar pianisten eskolaren oinarriak finkatu zituen. Teknika ezin hobea zuen, Lisztenaren parekoa.
Opera aipagarriak ditu, besteak beste: Dmitri Donskói (1852); Paradisu galdua (1855); Babelgo dorrea (1872); eta Neron (1879).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.