Anton Webern

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anton von Webern» orritik birbideratua)
Anton Webern

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnton Friedrich Wilhelm von Webern
JaiotzaViena1883ko abenduaren 3a
Herrialdea Austria
HeriotzaMittersill (en) Itzuli1945eko irailaren 15a (61 urte)
Hobiratze lekuaMittersill (en) Itzuli
Heriotza moduafusillade (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Arnold Schönberg
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, orkestra zuzendaria, musikaria eta musikagilea
KidetzaVienako Bigarren Eskola
Genero artistikoaInpresionismoa musikana
Musika instrumentuapianoa

antonwebern.com
IMDB: nm0916803 Allocine: 37727 Allmovie: p171034
Spotify: 6cg7ooZDeSSLYVTWGpASjX Musicbrainz: 7be0b588-030c-4904-836f-71ff43a2dfec Songkick: 319127 Discogs: 294480 IMSLP: Category:Webern,_Anton Allmusic: mn0001190857 Find a Grave: 9362572 Edit the value on Wikidata

Anton Webern (Viena, 1883ko abenduaren 3a - Mittersill, Salzburgo, 1945eko irailaren 15a) austriar musikagilea izan zen.

1902. urtean Vienako unibertsitatean sartu zen eta Guido Adlerrekin musikologia-ikasketak egin zituen. Heinrich Isaacen Choralis Constantinus eta Errenazimentuko flandestar musikagileen kontrapuntuari buruzko doktore-tesia idatzi zuen. 1904-1908. urteetan Arnold Schönbergen ikasle izan zen, eta geroago lankide, Vienako Musika Funtzio Pribatuen Elkartean. 1908tik aurrera Viena, Danzig, Praga eta beste hiri batzuetako antzokietako zuzendari izan zen. 1922-1934. urteetan Vienako Langileen Orkestra Sinfonikoaren kontzertuetako zuzendari izan zen. Zenbait alditan BBCko orkestrako zuzendari gonbidatua ere izan zen.

Alban Bergekin batera, Schoenbergen eskolako musikagile nagusietako bat izan zen, eta teknika dodekafoniko edo hamabi soinukoetan maisu. Webernen musikaren ezaugarri nagusiak musika tresnen konbinazio bitxiak, doinu etenak eta laburtasuna dira. Lan aipagarriak ditu: Passacaglia (1908); 5 mugimendu (1909); Sei lan orkestrarako (1910); 6 Bagatelles (1913); Begietako argia (1935), korurako; Bariazioak (1940); bi kantata (1939-1943); liedak; kanonak eta beste musikagileen lanen moldaketak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Webern Aldatu lotura Wikidatan