Antoni Maria Badia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoni Maria Badia

(2009)

Rector of the University of Barcelona (en) Itzuli

1978 - 1986
Joan Obiols i Vié (en) Itzuli - Josep Maria Bricall i Masip (en) Itzuli
1. President of Associació Internacional de Llengua i Literatura Catalanes (en) Itzuli

1973 - 1976
← baliorik ez - Germà Colón
katedradun

Bizitza
JaiotzaBartzelona1920ko maiatzaren 30a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2014ko azaroaren 16a (94 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea eta erromanista
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAcadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
North American Catalan Society
Real Academia Española

Antoni Maria Badia i Margarit (Bartzelona, Katalunia, 1920ko maiatzaren 30a - ibidem, 2014ko azaroaren 16a) kataluniar filologo eta hizkuntzalaria izan zen. 1948tik espainieraren katedraduna izan zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1977az geroztik katalanaren gramatika historikoarena. Hurrengo urtean, 1978an, unibertsitate horretako errektore hautatu zuten, eta 1981 eta 1984an ere berriz hautatu zuten.

Badiaren lehen idazlanek aragoierari buruzko ikerketak biltzen zituzten: Contribución al vocabulario aragonés moderno (1948, Aragoieraren hiztegi modernoari egindako ekarpena) eta El habla del valle de Bielsa (1950, Bielsa haraneko hizkera). Katalanari buruz ere lan ugari egin ditu: Gramática histórica catalana (1950, Katalanaren gramatika historikoa); Gramática catalana (1962, Gramatika katalana); Llengua i cultura als Països Catalans (1964, Herrialde Katalanetako hizkuntza eta kultura); La lengua catalana de ayer y hoy (1973, Lehengo eta oraingo hizkuntza katalana); Veinticinco años de estudios sobre la lengua y la literatura catalanas (1950-1975) (1976, Hizkuntza eta literatura katalanari buruzko 25 urteko ikerketak (1950-1975)); Ciencia y pasión en la cultura catalana (1977, Jakintza eta grina kultura katalanean); Katalanaren gramatika historikoa liburuaren katalanezko argitalpena (1981) eta Lengua y sociedad. Etapas de la normalización (1982, Hizkuntza eta gizartea. Normalizazioaren aldiak).

Estudis Romànics aldizkariaren zuzendaria da, eta katalan filologiari buruzko hainbat aldizkaritako argitaratze-batzordetan parte hartzen du. Reial Acadèmia de Bones Lletres de Barcelonako, Institut d'Estudis Catalanseko, eta Real Academia Españolako kidea da. Halaber, American Association of Teachers of Spanish and Portugueseko ohorezko kidea da. 1995. eta 1996. urteetan, Fundació Jaume Iren eta Fundació Catalana de la Recercaren ohorezko sariak jaso zituen, hurrenez hurren, eta 2003.urtean, "Premi d'Honor de les Lletres Catalanes" saria.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan zientifikoa 600 izenburu baino gehiagoz osatzen da, eta horien artean hurrengoak nabarmendu daitezke:

  • Los complementos pronominalo-adverbiales derivados de ibi e inde en la Península Ibérica. Madrid: CSIC, 1947
  • Gramática histórica catalana (1951)
  • Gramática catalana (1962)
  • Llengua i cultura als Països Catalans (1964)
  • La llengua dels barcelonins (1969)
  • La llengua catalana ahir i avui (1973)
  • Ciencia y pasión en la lingüistica catalana moderna, Barcelona: Universidad de Barcelona, 1976.
  • La formació de la llengua catalana (1981)
  • Gramàtica de la llengua catalana (1994)
  • Ciència i humanitat en el món dels romanistes. Barcelona: Departament de Filologia Catalana, Universitat de Barcelona, 1995.
  • Les regles d'esquivar vocables i la «qüestió de la llengua» (1999)
  • Apologia i vindicació de la llengua catalana, Valencia: Universitat de València, 2004.
  • Diccionari d'antroponimia catalana, Institut d´Estudis Catalans Publicacions (2004)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]