Antoni Ramallets

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramallets
Ramallets
Datu pertsonalak
Izen osoa Antoni Ramallets i Simón
Ezizena Maracanáko katua
Jaio 1924ko uztailaren 1a
Bartzelona ( Katalunia)
Hil 2013ko uztailaren 30a (89 urte)
Vilafranca del Penedès ( Katalunia)
Posizioa Atezaina
Garaiera 1,82 m.
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1941
1942
1944
1946-1947
1947-1962
CE Europa
CD San Fernando
RCD Mallorca
Real Valladolid
FC Barcelona


Antoni Ramallets i Simón (Bartzelona, 1924ko uztailaren 1a - Vilafranca del Penedès, 2013ko uztailaren 30a) futbolari profesional izan zen. Atezaina, 1950eko hamarraldiko onenetako bat.

Ia karrera osoa Bartzelona Futbol Klubean egin zuen, 1947. urtetik aurrera. Bartzelonarekin Espainiako sei liga (1948, 1949, 1952, 1953, 1959 eta 1960), bost kopa (1951, 1952, 1953, 1957 eta 1959), eta Ferietako Koparen lehenengo bi edizioak (1958 eta 1960; 1971tik aurrera UEFA deitua) irabazi zituen. Halaber, Europako Koparen finala jokatu zuen, 1961ean, Benficaren aurka. Bestalde, bi aldiz irabazi zuen Zamora saria (1959 eta 1960), Espainiako Ligan gol gutxien hartu dituen atezaina saritzen duena. 1962an utzi zion jokatzeari. Espainiako futbol selekzioarekin 36 aldiz jokatu zuen, Brasilgo munduko txapelketan, besteak beste, 1950ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]