Antonin Artaud

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonin Artaud

Antonin Artaud (Marseilla, Frantzia, 1869ko irailaren 4a - Ivry-sur-Seine, Frantzia, 1948ko martxoaren 4a) frantses idazlea izan zen, surrealismoaren jarraitzailea, bere bizitzaren amaieran baztertu bazuen ere, eta ankerkeriaren antzerkiaren sortzailea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia burges baten baitan jaio zen. Gaztetan agerturiko desoreka psikikoa lagun izan zuen bizitza osoan. Talde surrealistako kide izan zen garai batez, eta bi poema-liburu argitaratu zituen: L´ombilic des limbes (1925, "Linboen zilborra"); Le Pèse-Nerfs (1927, "Kirio Pisatzailea"). Charles Dullinen taldeko antzezlaria, Roger Vitracekin batera, Alfred-Jarry antzokia fundatu zuen (1930). Bestalde, Le Théâtre de la cruauté (1932, "Ankerkeriaren antzerkia") eta Le Théâtre et son double (1938, "Antzerkia eta bere bikia") saiakerek eragin sakona izan zuten antzerki-zuzendari askorengan, hala nola Roger Blinengan, Jean-Louis Barraultengan edota Julian Beckengan (Living Théâtre). Artauden arabera, antzerkiaren berezitasuna keinuak ematen du. Filmetan ere esku hartu zuen antzezlari gisa Abel Gance, Dreyer, Pabst eta Bernard zuzendarien lanetan. Tarahumara mexikar indigenen artean egin zuen egonaldiak eragin nabarmena izan zuen bere pentsamenduan. Fedea eta artea gaitzetsi zituen, gizakiaren miseriaren aterpea zirela baieztatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Antonin Artaud