Antonín Novotný
Wikipedia(e)tik
(«Antonin Novotny» orritik birbideratua)
Antonín Novotný (Letňany, Austria-Hungariako Inperioa, 1904 - Praga, Txekoslovakia, 1975) txekiar politikari komunista izan zen. 1948ko estatu-kolpe komunistan hartu zuen parte, eta 1953an Txekoslovakiako gobernuburu eta hango Alderdi Komunistako buru izan zen. Bere agintaritzaren garaian zapalkuntza handia izan zen, eta ekonomiak atzera egin zuen. 1968an gobernua liberalen esku gelditu zen, Dubček buru zela.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.