Antoninoren Harresia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonino Pioren Harresia» orritik birbideratua)
Hadrianoren eta Antoninoren Harresien kokapenak Eskozian eta Ingalaterran.

Antoninoren Harresia (ingelesez: Antonine Wall) harriz eta lohiaz egindako horma da, zein erromatarrek gaur egungo Eskozian eraiki zuten iparraldeko herriengandik defentsa bat izan ahal izateko.

142an hasi zen harresi honen eraikuntza, Antonino Pioren agintaldian. 144an bukatu zen. 60 km. luzera du. Hadrianoren Harresia ordezkatzeko asmotan egin zen honen iparrean baita. Hala ere, erromatarrek Harresiaren iparraldean gotorlekuak eta akanpalekuak eraiki bazituzten ere, ezin izan zuten lurralde hori haien menpe jarri. Hortaz, Antoninoren Harresiak eraso andana jasan behar izan zituen.

Hadrianoren Harresia baino txikiagoa da Antoninorena, baina hala eta guztiz ere, egundoko eraikuntza da, batez ere bi urtetan eta Inperioko iparraldeko puntan, etsaiez beteko eremu hotz batean egin zela kontuan hartuta. 4 metro altuera zeukan. Iparraldeko aldean zanga bat zuen, eta hegoaldekoan, errepide bat. Erromatarren lehendabiziko asmoa gotorleku bat 6 milia oro eraikitzea zen. Nolanahi ere, bi milia oro egin ziren azkenean. Honela, 19 gotorleku burutu ziren. Hobeki gorde dena Rough Castle Fort izenekoa da, txikienetako bat bada ere.

20 urteren buruan harresia abandonatu zen. 164an Hadrianoren Harresia mugatzat hartu zen berriro. 197an, Septimio Severo berriro Antoninoren Harresiraino iritsi zen, eta konpontzeko agindu zuen. Berrokupazio horrek urte batzuk baino ez ziraun arren, erromatar historialari batzuek Severoren Harresia deitu zioten.

Harresiaren gehiena guregana ailegatu ez bada ere, zatia batzuek zutik jarritzen dute Bearsden, Kirkintilloch, Twechar, Croy, Falkirk eta Polmont hirietan.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]