Antonio Alva Rosa Coutinho
Wikipedia(e)tik
Antonio Alva Rosa Coutinho (izengoitia: Almirante gorria) Portugalgo militarra eta politikaria (Lisboa, 1926 - 2010). 1974ko estatu kolpearen aitzindarietako bat izan zen. Portugalgo Salbazio Batzordeko kide izan zen, eta, almiranteorde egin ondoren, Angolako lehen komisario izendatu zuten. 1975ean, kargutik kendu zuten MPLA Angolako erakunde armatuari laguntzeagatik, eta Portugalgo Iraultzako Kontseiluko kide egin zen. Saraiva de Carvalhorekin batera, MFA erakundeko adar ezkertiarreko buruzagi izan zen. 1975ean, eskuindar gobernu berriak Iraultzako Kontseiluko postutik kendu zuen (1977). Armada utzi ondoren, Angolarekiko solidaritate-mugimenduetan eta ezkerreko alderdien aldeko kanpainetan parte hartu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.