Antonio Azarola
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Antonio Azarola Gresillón | |
| Jaio | 1874 | |
| Tafalla ( |
||
| Hil | 1936ko abuztuaren 4a | |
| Ferrol ( |
||
| Bikotekidea | Carmen Fernández García-Zúñiga | |
Antonio Azarola Gresillón (Tafalla, 1874 - Ferrol, 1936ko abuztuaren 4a) euskal itsasgizon, militar eta politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Espainiako Itsas-Armadan karrera egin ondoren, Espainiako Bigarren Errepublikan ministro izendatu zuten. Manuel Portela presidentea zela, Itsas-Armadaz arduratu zen (1935eko abenduaren 30a - 1936ko otsailaren 19a).
Matxinoek estatu-kolpe hasi zutenean, bere manukoek Ferrolgo basean atxilotu zuten. Prozesu sumarisimo baten ondoren, fusilatu zuten.
Emilio anai nagusia politikaria ere izan zen, Antonio Azarola Fernández de Celis semea berriz militarra.