Antonio Breschi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:40, 11 otsaila 2016
Antonio Breschi
Datu pertsonalak
Izen osoa Antonio Breschi
Jaio 1950eko uztaila
Italia San Quirico, Collina
Florentzia hiritik hurbil (Italia)
Webgunea http://www.nomadicpiano.com/

Antonio Breschi (1950eko uztaila, San Quirico, Collina, Florentzia hiritik hurbil) italiar konposatzaile eta piano-jole bat da. Nahiz eta musika klasiko oinarri sendoa izan, zeltiar musikaren eragin handia ere jasan izan du. Irlanda eta Italian disko eta musikalan ugari argitaratu izan ditu. Irlandarekiko duen lilura bereziaren ondorioz hainbat diskotan Antoni O'Breskey izenez ere agertu izan da.

Euskal Herrian Benito Lertxundirekin elkarlanean aritu izan da. 1985an, Benito Lertxundi eta hemengo beste musikariekin batera (Jose Angel Irigarai, Jean Phocas, Balen López de Muniain) Mezulari albuma plazaratu zuen.

Mundu mailan musikari ugariekin elkarlanean aritu izan da: The Dubliners, Planxty taldeko Dónal Lunny musikaria, Mairtin O'Connor akordeoi-jolea, edota Joe McHugh irlandar musikariak, Juan Martín espainiar flamenko gitarra-jolea...

Kanpo loturak