Antonio Buero Vallejo
Antonio Buero Vallejo (Guadalajara, Espainia, 1916 - 2000) espainiar antzerkigilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Errepublikaren aldekoa eta marxista, gerra bukatu ondoren heriotzara kondenatua, 1947an barkatu zioten zigorra. Pintorea eta marrazkigilea hasieran, berea da Gabriel Hernándezi hil aurretik kartzelan zegoela egindako erretratu ezaguna. Gero antzerkia hartu zuen adierazpide bakartzat. 1949an Lope de Vega saria lortu zuen, eta, hari esker, bere lehen lana, Historia de una escalera, aurkeztu zuen.
Hasieran antzerki existentziala eta errealista zena eduki sozial eta politiko ageriagoz bete zen denborak aurrera egin ahala. Hauek ditu lan aipagarrienetako batzuk: En la ardiente oscuridad (1950), Hoy es fiesta (1956), Las cartas boca abajo (1957), Un soñador para un pueblo (1958), El concierto de San Ovidio (1962), La doble historia del doctor Valmy (1964an debekatua, 1976an antzeztua), Llegada de los dioses (1971), La Fundación (1974), Diálogo secreto (1984), Lázaro en el laberinto (1986), Música cercana (1989), Las trampas del azar (1994), Misión al pueblo desierto (1999).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.