Antonio Cánovas del Castillo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio Cánovas del Castillo
Antonio Cánovas del Castillo

1874 – 1875
Aurrekoa Práxedes Mateo Sagasta
Ondorengoa Joaquín Jovellar
1875 – 1879
Aurrekoa Joaquín Jovellar
Ondorengoa Arsenio Martínez-Campos
1879 – 1881
Aurrekoa Arsenio Martínez-Campos
Ondorengoa Práxedes Mateo Sagasta
1884 – 1885
Aurrekoa José Posada
Ondorengoa Práxedes Mateo Sagasta
1890 – 1892
Aurrekoa Práxedes Mateo Sagasta
Ondorengoa Práxedes Mateo Sagasta
1895 – 1897
Aurrekoa Práxedes Mateo Sagasta
Ondorengoa Marcelo Azcárraga

Jaiotza 1828ko otsailaren 8a
Malaga
Heriotza 1897ko abuztuaren 8a
Arrasate, Gipuzkoa
Alderdi Politikoa Liberal Kontserbadorea
Ezkontidea Joaquina de Osma y Zavala

Antonio Cánovas del Castillo (Málaga, 1828ko otsailaren 8a - Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuaren 8a) espainiar politikari eta historialari izan zen. XIX. mende bukaeraren gehiengoan, Espainiako gobernuburu izan zen, Arsenio Martínez-Camposen estatu-kolpearen ostean.

Espainiako Monarkiaren Berrezartzearen irudi nagusiena izan zen eta alderdi Kontserbadorearen buru eztabaidaezina. Kritika handiak jaso ditu itxura hutsezko demokrazia sortzeagatik, alderdien txandakako sistema bultzatuz, eta esklabotasunaren alde egoteagatik. Canovasen sistema deritzo demokrazia tradizionala eta ez iraultzailea ezarri nahi duen korronte politikoari. Monarkian oinarrituz, bipartidismoa eta agintean txandaka aritzea defendatzen zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Cánovas del Castillo aita Antonio Cánovas García izan zen, Orihuelan (Alicante) jaiotako maixua eta ama, berriz, Juana del Castillo y Estébanez, Juan José del Castilloren alaba.

Ikasteaz gain, historiarako zaletasuna ere zaindu zuen eta, 1854an, Historia de la decadencia española argitaratu zuen. Aldi berean, karrera politikoa ere hasi zuen eta Leopoldo O'Donnellekin elkartu, Manifiesto de Manzanares deritzona ere idatzi zuelarik.

Unión Liberal alderdiko kide, diputatu aukeratu zuten Malagan eta, O'Donnell erori bezain pronto, Cadizeko gobernadore zibil. 1864an, gobernazio ministro izan zen eta, 1865ean, ministro de ultramar.

1868ko iraultzaren ondoren, Borboien monarkia bukatu egin zen eta Cánovas Elisabet II.aren semea zen Alfontso XII.aren itzulia prestatzen hasi zen.

1874an, Martínez Camposen pronuntziamendua izan zen Sagunton eta Alfontso XII.a aldarrikatu zuten errege. Cánovas Berrezarpenean pentsatzen hasi zen eta Sandhursteko manifestua idatziko zuen 1874an. Txandakako sistema proposatu zuen eta aldizka egingo ziren hauteskundeetan fraudea egongo zen kazikeen laguntzaz, tentsioi ekidin egin ahal izateko. Alfontso XII.aren garaian, 7 alditan izango zen presidente.

Cánovasen ideario politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sagasta
La política es el arte de aplicar en cada época de la historia aquella parte del ideal que las circunstancias hacen posible; nosotros venimos ante todo con la realidad; nosotros no hemos de hacer ni pretender todo lo que quisiéramos, sino todo lo que en este instante puede aplicarse sin peligro. (...) Hay mucha diferencia entre hablar de Constitución interna al lado de una Constitución expresa y escrita, en cuyo caso existe contradicción notoria, y hablar de Constitución interna en un país donde, por las circunstancias de los hechos, no queda en pie Constitución alguna escrita. Donde esto acontece no puede menos de decirse que no hay Constitución alguna vigente; y cómo, sin embargo de esto, es imposible que un país viva sin algunos principios, sin algunos fundamentos, sin algunos gérmenes que desenvuelvan su vida. (...) Llamad a esto como queráis; si no os gusta el nombre de Constitución interna, poned otro cualquiera; pero hay que reconocer de hecho que existe. [...] Invocando toda la historia de España, creí entonces, creo ahora, que, deshechas como estaban por movimientos de fuerza sucesivos todas nuestras Constituciones escritas, a la luz de la historia y a la luz de la realidad presente sólo quedaban intactos en España dos principios: el principio monárquico, el principio hereditario, profesado profundamente —a mi juicio— por la inmensa mayoría de los españoles, y, de otra parte, la institución secular de las Cortes.

Antonio Cánovas del Castillo

1876ko konstituzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1876ko konstituzioak testu malgua du eta sistema onartzen duten alderdiei gobernu aldi egonkorra ahalbidetzen die. Bereizgarriak:

  • Eskubide eta betebeharrak: zabalak. 1869ko konstituzioaren lorpenak jasotzen ditu, baina normalean moztuta egon ohi ziren, batez ere, inprenta, adierazmena edo elkartze eskubideak.
  • Subiranotasun partekatua: Legeak Gorteek egingo dituzte erregearekin batera.
  • Aginte banaketa: Botere legegilea Gorteen esku dago. Gorteak bikameralak dira: senatua eta kongresua. Azken hau da sufragio zuzenez aukeratuko dutena eta gobernatzen dagoen alderdiak esango du erroldaren arabera edo sufragio unibertsalez egingo duten bozketa.
  • Aginte betearazlea Koroak du eta ministroen bitartez burutuko du. Erregeak aukeratuko du gobernuburua eta ez du ardurarik izango Gorteen aurrean.
  • Botere judiziala independentea izango da.
  • Zentralismoa gogortuko da eta udalak eta diputazioak gobernuaren pean egongo dira. Euskal foruak bertan behera geratuko dira.
  • Konfesionala. Beste kultuak ere onar daitezke, beti ere, agerpen publikorik ez badute egiten.

Egonkortasuna lortzeko xedean, beharrezkoa jotzen zen alderdien txandakako sistema.

Teorian, sistema berria demokrazia parlamentarioa zen. Bi aldedi indartsuen komenientzian sinesten zuenez, Cánovasek sistema politiko hori onartuko zuen Alderdi Liberalaren sorrera bultzatu zuen eta Sagastarekin Pardoko Ituna sinatu zuen 1881ean. 1878ra arte, erroldaren araberako sufragioa bultzatu zuen eta 1890era arte ez zuten gizonezkoen sufragio unibertsalaren aukera eman.

Politika koloniala eta soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Cánovas del Castillo
Antonio Cánovas del Castillo

Cánovas kolonietan esklabotasuna mantentzearen alde zegoen. Hala ere, abolizionisten presioek 1880an esklabotasunaren abolizioa sinatzera eraman zuten. Gradualki egingo zuten Kuban eta 1886ko urriko 7ra arte ez zen prozesu guztia amaituko.

Neurri hura hartu beharra ez zen trago samurra izan Cánovasentzat. Horrela idatziko zuen handik urte batzuetara:

« Los negros en Cuba son libres; pueden contratar compromisos, trabajar o no trabajar, y creo que la esclavitud era para ellos mucho mejor que esta libertad que sólo han aprovechado para no hacer nada y formar masas de desocupados. Todos quienes conocen a los negros os dirán que en Madagascar, en el Congo, como en Cuba son perezosos, salvajes, inclinados a actuar mal, y que es preciso conducirlos con autoridad y firmeza para obtener algo de ellos. Estos salvajes no tienen otro dueño que sus propios instintos, sus apetitos primitivos. Los negros de Estados Unidos son mucho más civilizados que los nuestros: son los descendientes de razas implantadas en suelo americano desde hace varias generaciones, se han relativamente transformado, mientras que entre nosotros hay cantidad de negros venidos directamente de África y completamente salvajes. ¡Pues bien! vea incluso en los Estados Unidos como se trata a los negros: tienen unas libertades aparentes que se les permite utilizar dentro de ciertos límites. A partir del momento en que desean beneficiarse de todos sus pretendidos derechos de ciudadano, los blancos salen rápidamente a recordarles su condición y a colocarlos en su lugar.Creo saber que por otra parte, en Estados Unidos no hay un solo hombre de estado serio e influyente que desee realmente la independencia de Cuba, ya que se dan perfectamente cuenta que la isla de Cuba independiente se convertiría en una nueva República Dominicana, una segunda Liberia que se retrogradaría de la civilización a la anarquía. Si el ejército español abandonase Cuba, serían las ideas sensatas, fecundas, liberales, progresistas de Europa las que abandonarían este país que ha sido el más rico y el más próspero de la América española. Lo saben tan bien en Estados Unidos que los espíritus exaltados y «chovinos», que también los hay allí, cuando reclaman la independencia de Cuba, la reclaman con la condición de colocar inmediatamente esta gran isla bajo el protectorado de la República de Estados Unidos, que ejercería una policía rigurosa… Cuba no habría hecho más que cambiar de dueños.  »
—L’Espagne en 1897, Gaston Routier. Deuxieme patie, chapitre III. La politique de l'Espagne a Cuba. Une interview sensationalle de Don Antonio Canovas del Castillo, President du Conseil des Ministres

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Cánovas del Castilloren mausoleo

1897ko abuztuaren 8an, Michele Angiolillo anarkista italiarrak erail zuen Cánovas Arrasateko Santa Agedako bainuetxean. Il Popolo egunkariko kazetari itxuran zegoen Angiolillo eta, atxilotu zutenean esan zuenez, mendekua nahi zuen 1896ko Korpus eguneko atentatuagatik Bartzelonan harrapatu zituzten anarkisten heriotzengatik.

Práxedes Mateo Sagasta Cánovasekin txandaka aritzen zen beste presidentea izan ohi zen. "Oposizio" formala bazen ere, lagunak ziren eta horrela esan zuen Cánovas hil zenean: Después de la muerte de Don Antonio, todos los políticos podemos llamarnos de tú.

1901ean, Alfontso XIII.ak Cánovas del Castilloko dukesa titulua emango zion Cánovasen alarguna zen Joaquina de Osma y Zavalari.

Txirritaren bertsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrita bertsolariak hil ondorenean bertso hauek jarri zizkion:

Il da Cánovas, fuera Cánovas,
pikaro gaizki eziya,
galdu zituen gari-zelaiak,
gallendu zaio sasiya;
galdu zituen ipar garbiyak,
gallendu trumoi nasiya,
galdu zituen fueruak eta
Jaungoikuaren graziya,
galdu zituen bizi-lekuak,
galdu du bere biziya!

Iru reloju, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan berriz iru korona
petxuan iru orratza;
iru doblako amoriyua
tximista bezin zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute
señora, zure biotza.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Cánovas del Castillo Aldatu lotura Wikidatan