Antonio Elortza Muxika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Elortza Muxika
Bizitza
JaiotzaLegazpi, 1911
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1976 (64/65 urte)
Jarduerak
Jarduerakkirol-zuzendaria
Lantokia(k)Donostia

Antonio Elortza Muxika (Legazpi, Gipuzkoa, 1911Donostia, Gipuzkoa, 1976ko urria) kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea izan zen, eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea. Elortzak sustatu zuen 1965ean Donostiako belodromoa eraikitzea, eta urte hartan bertan Munduko Txirrindularitza Txapelketa Donostian jokatzea lortu izanaren arduradun nagusietako bat izan zen. Lan horren guztiaren omenez jarri zioten Antonio Elortza belodromoa izena Donostiako belodromoari.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola sustatzen egindako lanak ezagutza ugari ekarri zizkion eremu geografiko guztietan: dela Donostian, dela Gipuzkoan, dela Espainian, dela nazioartean. Hona hemen aipagarrienak:[1]

  • 1965eko urriaren 29an, Donostiako Hiriaren zilarrezko domina eman zioten.
  • 1964an, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak urrezko domina eman zion.
  • Espainiako Kirol Merituaren zilarrezko bi domina jaso zituen, 1964an bata eta 1965ean bestea.
  • Nazioarteko Txirrindularitza Amateurraren Federazioak (FIAC) urrezko dominaren saria eman zion.

Sari horiek guztiak kirol jarduera zabaltzeko eta sustatzeko izan zuen ardurarengatik jaso zituen. Baina, nagusiki, txirrindularitzan nabarmentzen da Elortzaren eragina, eta arlo horretan izandako kargu garrantzitsuetan azaltzen da haren lanaren maila aipagarria:[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]