Antonio Gastañeta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antonio Gastañeta gipuzkoar itsasgizon eta ontzigilea izan zen (Mutriku, 1656 - Madril, 1728).

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutrikuko kondea izan zen. Gaztetan itsasoratu zen eta 1672. urtean errege galeoi batean ontziratu zen itsasketako arteak ikastearren. Erregearen zerbitzuan lan egin ondoren, bere jaioterrira itzuli eta aitaren agindupean Montevideora joan zen espedizioan parte hartu zuen. Ameriketara iritsi bezain laster aita hil zen, eta kapitain ardura hartu zuen Pasaiara itzuli arte.

1684. urtean berriro ere erregearen zerbitzuan jarri zen eta, almirante zela, frantsesen aurkako erasoa gidatu zuen Napoliko uretan. Garai hartan idatzi zuen Norte de navegación hallado por el cuadrante de reducciones obra.

1702. urtean Astillero de Cantabria ontziolako zuzendari izendatu zuen Bilboko Kontsuletxeak. Bertan eraiki zuen Europa guztian ospetsu egin zen Salvador galeoia. 1718. urtean ontzigintza utzi eta Bartzelonatik Siziliarantz zihoan ontzi batean itsasoratu zen. Eraso baten ondoren, ozta-ozta egin zuen ihes Gastañetak. Berriz ere eraso zioten 1726. urtean Galizian.

Mutrikuko alkate izan zen urte askoan.

Itsasketako oso obra garrantzitsuak idatzi zituen, apaituaz landa: Cuadrante geométrico universal para la conversión esférica a los planos, aplicado al arte de navegar (1697) eta Proporciones de las medidas más esenciales para la fábrica de los navíos y fragatas de guerra (1720).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arte de fabricar reales.
  • Norte de la navegación hallado por el cuadrante de reducción. (1696)
  • Cuadrante geométrico universal para la conversión esférica a los planos, aplicado al arte de navegar. (1697)
  • Proporción de las medidas arregladas a la construcción de un bajel de guerra de setenta codos de quilla. (1712)
  • Proporciones de las medidas más esenciales para la fábrica de nuevos navíos y fragatas de guerra. (1720)
    • Antonio Gastañagaren idazlan guztiak euskaratu barik daude oraindik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]