Antonio Gaston Orleans-Bragantzakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio, argazki honetan, behean, eskaileretan eseria agertzen da, bere amona Teresa Kristina eta bere ama Elisabeten artean. Argazki honetan agertzen diren gainontzekoak, Euko Kontea, Pedro II.a enperadorea, Pedro Augusto Saxonia-Koburgokoa eta Luis eta Pedro Alkantarakoa printzeak dira.

Antonio Gaston Orleans-Bragantzakoa (portugesezko izen osoz Antônio Gastão Filipe Francisco de Assis Maria Miguel Gabriel Rafael Gonzaga de Orléans e Bragança (Paris, 1881eko abuztuak 9-Edmonton, 1918ko azaroak 29) Orleans eta Bragantza etxeko Brasilgo printzea izan zen.

Bere guraso ziren Elisabet I.a Bragantzakoa eta Gaston Orleansekoa, Euko Konteak alokatutako etxe batean jaio zen, bere gurasoek, osasun arazoak zirela medio, Parisen jarraitzen zuten bitartean.

Antonio, Austriar-Hungariar Inperio eta Errege Armadako Husarren tenientea izan zen 1908tik 1914 arte, baina, Lehen Mundu Gerrak eztanda egin zuenean, britainiar itsas armadan izen eman zuen, pilotu bezala zerbitzatuz.

Bere hegazkina Londresetik gertu puskatu zenean hil zen, printzeak, ohiko ariketa militarren maniobrak egiten zituen bitartean, gerra amaitu eta hiru egunera, gerratik zauririk gabe irten zelarik.

Dreuxeko Errege Kaperan lurperatuta dago, Orleanstarren mausoleoan, Frantzian.