Antonio López de Santa Anna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio López de Santa Annaren erretratua.

Antonio de Padua María Severino López de Santa Anna y Pérez de Lebrón (Jalapa, Mexiko, 1794 - Mexiko Hiria, Mexiko, 1876) mexikar militarra eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1821. urtean Agustín Iturbiderekin borrokatu zen independentziaren alde, baina, hurrengo urtean, jenerala zela, Iturbideren aurkako matxinada zuzendu zuen Veracruzen.

1833. urtean Mexikoko lehendakari hautatu zuten, eta aurretik politika federalaren eta liberalaren aldekoa bazen ere, gobernuan zegoela, zentralismorantz bideratu zuen bere politika. 1836. urtean Texasera joan zen, han gertatzen ari zen matxinada gelditzeko, eta El Alamoko gotorlekua bereganatzea lortu bazuen ere, handik gutxira Samuel Houston estatubatuarrak atxilotu zuen.

1841ean lehendakaritza eskuratu eta aginpidea izan zuen 1845. urtera arte. Estatu Batuen aurkako gerra hasi zenean (1946), Santa Anna izan zen Mexikoko gudarostearen buruzagia. Angostura, Molino del Rey, Cerro Gordo eta Mexikoko haraneko guduak galdu ondoren, estatubatuarren esku utzi zuen Mexiko Hiria (1847). Gero, hitzarmen baten ondorioz, Texas, Kalifornia Garaia, Mexiko Berria eta Arizona Estatu Batuen mende geratu ziren.

Santa Anna Kolonbiara joan zen kargua utzi ondoren, baina 1853. urtean itzuli eta lehendakari hautatua izan zen. Bi urte geroago, Ayutla liberalak kargutik kendu zuenean, erbestera alde egin beharra izan zuen. Maximiliano enperadorearen agintaldian itzuli eta politikan hasi zen berriz ere, baina ez zuen esku handirik izan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio López de Santa Anna Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]