Antonio Maceo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Maceo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Maceo, José Antonio de la Caridad Maceo y Grajales
JaiotzaSantiago1845eko ekainaren 14a
Herrialdea Kuba
HeriotzaPunta Brava (en) Itzuli1896ko abenduaren 7a (51 urte)
Familia
AitaMarcos Maceo
AmaMariana Grajales
Ezkontidea(k)María Cabrales
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraRevolutionary Armed Forces (en) Itzuli
Graduateniente jeneral
jeneral
Parte hartutako gatazkakHamar Urteko Gerra
Kubako Independentzia Gerra
Battle of Peralejo (en) Itzuli

Antonio Maceo Grajales (Santiago de Cuba, Kuba, 1845eko ekainaren 14a - Punta Brava, 1896ko abenduaren 7a) Kubako militarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudarosteko buruzagietako bat izan zen, bere herriak burujabetasunaren alde egin zituen borroketan. Hamar Urteko Gerran (1868-1878) parte hartu zuen, eta gudarostearen zati baten buru izan zen Las Guasimasko guduan (1874).

Zanjongo Bakea ez zuen onartu, eta borrokan jarraitu zuen Ekialdeko probintzian. Azkenik, baliabiderik eta gizonik gabe, Jamaikara alde egin behar izan zuen.

1890ean Kubara itzuli zen, iraultzaile-taldeak koordinatzeko, baina atxilotu eta atzerrira bidali zuten. Erbestean harreman estuak izan zituen José Martírekin eta Máximo Gómezekin.

1895eko Iraultza hasi zenean, Duaban lehorreratu eta Martínez Campos Jobiton eta Pedralejon garaitu ondoren, Ekialdeko probintzia eskuratu eta Camagüey eraso zuen. Punta Bravatik hurbil hil zen borrokaldi batean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Maceo Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Kuba
Artikulu hau Kubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.