Antonio Mercero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antonio Mercero Juldain (Lasarte, 1936ko martxoaren 7a-) euskal zinema zuzendari eta gidoigilea da.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

1958an Zuzenbidea bukatu zuen Valladolideko Unibertsitatean eta 1962an Madrilgo Zinema Eskolan zinema zuzendari bihurtu zen. Semea Antonio Santos Mercero gidoigilea du.

Zinemako Eskola Ofizialean zenbait film labur egin zituen, hala nola Lección de arte (1962, Arte irakaspena), Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuena. Urtebete geroago egin zuen bere lehenengo film luzea: Se necesita chico (1963, Mutila behar da), baina ez zuen arrakasta handirik izan eta film laburrak egiten jarraitu zuen. 1970ean telebistarako lanean hasi zen. Handik gutxira La cabina (1972, Telefono kabina) egin zuen, Espainiako eta nazioarteko hamar sari jasotakoa, Estatu Batuetako Emmy saria, besteak beste. Telebistarako lanen artean, arrakasta handi-handiko hiru aipa daitezke: Crónicas de un pueblo (Herri bateko kronikak), Verano azul (1981, Uda urdina) eta Farmacia de guardia (Goardiako farmazia). Beste lan aipagarri batzuk: La guerra de papá (1977, Aitaren gerra), Toby (1978), Espérame en el cielo (1987, Itxaron nazazu zeruan), Don Juan, mi querido fantasma (1989, Don Juan, nire mamu maitea) eta La hora de los valientes (1998) dira. Film honek Moskuko Nazioarteko Zinemaldiaren XXI. edizioan epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen. 2000. urtean utzi zion Espainiako Telebista Elkartearen presidente izateari. Zuzendari izateaz gain, 18 gidoi baino gehiago egin ditu.

2010eko otsailaren 14an Ohorezko Goya Saria. Antonio Mercerok ezin izan zuen ekitaldira joan alzheimer gaitza duelako, hortaz, saria etxean jaso zuen.

[aldatu] Filmagintza

[aldatu] Zinema

  • Trotin Troteras (1962)
  • Leccion de arte (1962)
  • Tajamar (1970)
  • Manchas de sangre en un coche nuevo (1975)
  • La Guerra de papa (1977)
  • Tobi (1978)
  • Don Juan, mi querido fantasma (1990)
  • La hora de los valientes (1998)
  • Planta 4ª (2003)
  • ¿Y tú quién eres? (2007)

[aldatu] Telebista

  • Verano azul
  • Crónicas de un pueblo
  • Este señor de negro
  • Farmacia de guardia
  • Manolito Gafotas.
  • La cabina (1972)

[aldatu] Sariak

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak