Antonio Mingote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Mingote

(1981)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁngel Antonio Mingote Barrachina
JaiotzaSitges1919ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaDaroca
Calatayud
Teruel
Zaragoza
Madril
HeriotzaMadril2012ko apirilaren 3a (93 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza modua: gibeleko minbizia
Familia
AitaÁngel Mingote Lorente
AmaCarmen Barrachina Esquiu
Ezkontidea(k)Amparo Ferrer (en) Itzuli  (1955 -  ezezaguna)
Isabel Vigiola (en) Itzuli  (1966 -  2012)
Familia
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Philosophy and Letters of the University of Zaragoza (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, komikigilea, umorista, idazlea, kazetaria, karikaturagilea eta requeté soldier (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Izengoitia(k)Mingote
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
IMDB: nm0591305 Edit the value on Wikidata

Antonio Mingote Barrachina (Sitges, Bartzelona, Katalunia, 1919ko urtarrilaren 17a - Madril, 2012ko apirilaren 3a[1]) gaztelaniazko idazlea, marrazkilaria, umorista eta Espainiako Errege Akademiako kidea izan zen. Zenbait eleberriLas palmeras de cartón (1948), Los revólveres hablan de sus cosas (1953), Adelita en su desván (1991)—, ipuinak eta antzezlanen bat edo beste —El oso y el madrileño (1973)— idatzi zituen, baina umorezko marrazkilari gisa egindako lan handiagatik da ezaguna eta ospetsua.

Kazeta eta egunkari askorentzat egin zuen lan, La Codorniz aldizkariarentzat eta ABC egunkariarentzat, besteak beste, eta dibulgazio historiko-umoristikoko liburu asko argitaratu zituen: Historia de la gente (1955), Historia de Madrid (1961), Historia del traje (1963), 5 años de Madrid (1978), El mus: historia, reglamento, técnica, vocabulario (1980), Mingoterapia (1994) eta Pierna creciente, falda menguante.

Gainera, antzerkirako eszenografiak eta jantzietarako ereduak egin zituen, margolanak, eraikuntzetarako muralak, zinema eta telebistarako gidoiak eta abar. Mingoteren estilo grafiko eta literarioan sotiltasuna eta ironia nabarmentzen dira. Marrazki-lerro azkar eta zehatzen bidez, maisu izan zen nortasuna eta ideologia deskribatzen.

Mingotek sari ugari jaso zituen, hala nola, Elisabet I.a Katolikoaren Ordena (1961), Lanaren Urrezko Domina (1996), "Quevedos" Umore Grafikoko Iberoamerikako Saria (1998), Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (2002), Luca de Tena saria (2002) eta FAPEren Espainiako Kazetaritza Sari Nazionala (2003)[1]. 1988tik Real Academia Españolako kidea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Antonio Mingote hil da Eitb.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Mingote Aldatu lotura Wikidatan