Antonio Muñoz Molina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Muñoz Molina

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Muñoz Molina
JaiotzaÚbeda1956ko urtarrilaren 10a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Elvira Lindo  (1994 -
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea : artearen historiaren ikerketa
Madrilgo Complutense Unibertsitatea : kazetaritza
Escuelas Profesionales de la Sagrada Familia (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, kazetaria eta autorea
Lantokia(k)New York
Madril eta Berlin
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakLatín mmg todos (en) Itzuli eta William Faulkner
KidetzaReal Academia Española
Academia de Buenas Letras de Granada (en) Itzuli
Cervantes Institutua
Genero artistikoaeleberria
Prosa
saiakera

antoniomuñozmolina.es
IMDB: nm0616332 Facebook: amunozmolina Twitter: amunozmolina Discogs: 5263707 Edit the value on Wikidata

Antonio Muñoz Molina (Úbeda, Jaén, Espainia, 1956ko urtarrilaren 10a) gaztelaniazko idazlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen historia ikasi zuen Granadako Unibertsitatean eta kazetaritza Madrilgoan. Aldizkarietarako artikuluak idazten hasi zen, 1984an El Robinsón urbano (Hiriko Robinson) lanean bildu zituenak. Lehenengo eleberria 1986an idatzi zuen, Beatus ille. Lan horretan berak asmatutako hiri bat agertzen da, Mágina, eta hiri bera agertuko zen hurrengo liburuetan ere. El invierno en Lisboa (1987, Negua Lisboan) lanak Espainiako Kritika Saria eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen. Azken sari hori 1992an irabazi zuen berriz ere, El jinete polaco (Poloniar zalduna) lanari esker. Lan horrek, bestalde, Planeta saria irabazi zuen 1991n.

Muñoz Molinaren lanak memoriaren lurraldeetan gertatzen dira, eta Espainiako historia hurbila berritzen saiatzen da, zinema beltzaren eta polizia-eleberrien oihartzunekin; Beltenebros (1989) lana da horren adibide argia: jakin-min eta maitasunaz beteriko ekintza da, gerra ondoko Madrilen gertatzen dena. Madril behin eta berriro agertzen da Muñoz Molinaren eleberrietan, hala nola Los misterios de Madrid (1992, Madrilgo misterioak) eta El dueño del secreto (1994, Sekretuaren jabea) lanetan. 1996an lan sarkastiko bat argitaratu zuen, parodiaren eta oroitzapenen artekoa, frankismoaren garaiko nahitaezko soldadutzari buruz: Ardor guerrero. 1997an Plenilunio eleberria argitaratu zuen, izuaren gaiaren inguruan osatua, eta arrakasta handia izan zuena.

Muñoz Molinaren zenbait eleberri zinemara eraman dituzte: El invierno en Lisboa, Beltenebros (Pilar Miró), Plenilunio (Imanol Uribe).

1995ean Espainiako Errege Akademiako kide hautatu zuten.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Las otras vidas (1988)
  • Nada del otro mundo (1993 eta 2011)

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Córdoba de los Omeyas (1991)
  • La realidad de la ficción (1993)
  • Pura alegría (1998)

Egutegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ventanas de Manhattan (2004)
  • Días de diario (2007)

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Robinson urbano (1984)
  • Diario del Nautilus (1985)
  • Los misterios de Madrid (1992)
  • Las apariencias (1995)
  • La huerta del Edén: escritos y diatribas sobre Andalucía (1996)
  • Unas gafas de Pla (2000)
  • La vida por delante (2002)

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ¿Por qué no es útil la literatura? (1994)
  • Escrito en un instante (1996)
  • Por un trago de aguardiente (1999)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]