Antonio Pallavicini Gentili
Wikipedia(e)tik
Sebastiano del Piomboren erretratua.
Antonio Pallavicini Gentili (Genova, 1442 - Erroma, 1507ko irailaren 10a) genovatar elizgizona izan zen.
Familia noble batean jaioa, Giovanni Battista Ciborentzat lan egin eta 1484an Ventimigliako gotzain izendatu zuten. Sixto IV.a hil zenean, curian sartu zen. 1486an Ourenseko gotzaina izendatua, Cesare Borgia Iruñeko elizbarrutiari uko egitean, Alexandro VI.ak administratzaile apostoliko izendatu zuen. Ez zuen Nafarroa bisitatu eta bikarioen bidez gobernatu zuen: Pedro de Monterde, Gartzia Urrozekoa eta Juan de Monterde hain zuzen ere[1].
Kardinala izendatua, 1492 eta 1503ko konklabeetan parte hartu zuen[2].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Fernández Pérez, Gregorio (1820), Historia de la iglesia y obispos de Pamplona, II, 174-182. or., http://books.google.es/books?id=Gu_wtTrp1ygC&pg=PA296
- ↑ Salvador Miranda: The cardinals of the Holy Roman Church.
| Aurrekoa Cesare Borgia |
Iruñeko apezpikua (administratzaile apostolikoa) 1492 - 1507 |
Ondorengoa Faccio Giovanni Santori |