Antonio Panizzi
Wikipedia(e)tik
Antonio Genesio Maria Panizzi italiar idazlea (Brescello, Modena, 1797 - Londres, 1879). Carbonari isilpeko taldeko kide zen, eta hori zela-eta, Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen. Brougham jaunak bere babespean hartu zuen, eta italiar literaturako katedra bat eskaini zion Londresko unibertsitatean (1828). Liburuzain izendatu zuten hiru urte geroago, eta British Museumeko zaindari handik gutxira. Panizzik ezarri zituen museoko katalogoaren oinarri diren 91 arauak. Italiako batasuna eman ondoren, uko egin zion Italiara itzultzeko Garibaldik egin zion eskaerari.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.