Antonio Ramallets
Antonio Ramallets (Bartzelona, Katalunia, 1924) futbolari profesional ohia da. Atezaina, 1950eko hamarraldiko onenetako bat.
Ia karrera osoa Bartzelona Futbol Klubean egin zuen, 1947. urtetik aurrera. Bartzelonarekin Espainiako sei liga (1948, 1949, 1952, 1953, 1959 eta 1960), bost kopa (1951, 1952, 1953, 1957 eta 1959), eta Ferietako Koparen lehenengo bi edizioak (1958 eta 1960; 1971tik aurrera UEFA deitua) irabazi zituen. Halaber, Europako Koparen finala jokatu zuen, 1961ean, Benficaren aurka. Bestalde, bi aldiz irabazi zuen Zamora saria (1959 eta 1960), Espainiako Ligan gol gutxien hartu dituen atezaina saritzen duena. 1962an utzi zion jokatzeari. Espainiako futbol selekzioarekin 36 aldiz jokatu zuen, Brasilgo munduko txapelketan, besteak beste, 1950ean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.