Antonio Rosmini Serbati
Antonio Rosmini Serbati italiar filosofoa eta apaiza izan zen (Rovereto, 1797 - Stresa, 1855). 1828an Karitateko Apaizen kongregazioa sortu zuen. Borboitarrek Napolitik erbesteratu zuten. 1849an bere Delle cinque piaghe della S. Chiesa (Elizaren bost izurriei buruz) Indexean edo liburu debekatuen zerrendan jarri zuten. Rosminiren filosofia-pentsaera ontologismoaren barnean dago; izadiaren ordena eta izadiaz gaindiko ordena bereizi zituen, eta enpirismoaren eta Kanten iritziak gaitzetsi zituen. Haren ideiek eragin handia izan zuten XIX. mendearen hasierako italiar pentsalari eta idazleengan. 1887an elizak Rosminiren adierazpen batzuk gaitzetsi zituen. Haren idazlan batzuk: Nuovo saggio sull´origine delle idee (1930, Ideien jatorriari buruzko saiakera berria), Principi di Scienza morale (1831, Moralaren zientziaren hastapenak).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.