Antonio Sacchini
Wikipedia(e)tik
Antonio Maria Gasparo Sacchini (Florentzia, Italia, 1730 - Paris, Frantzia, 1786) musikagilea izan zen. Glucken berrikuntzek eragin handia izan zuten Sacchiniren lanetan. Napolin egin zituen ikasketak. 1772-1782 urteetan Londresen lan egin zuen, eta arrakasta handia eman zioten hamazazpi opera idatzi zituen. 1782. urtean Parisen hartu zuzen bizilekua. Puccinik Italian izan zuen aurkaririk handiena izan zen Sacchini.
Lanak [aldatu]
60 bat opera idatzi zituen. Ezagunenak hauek dira: Semiramide, Armido e Rinaldo (1763) eta Oedipe à Colonne (1786); bestelako obrak ere idatzi zituen: bi sinfonia, 6 harizko tresnatarako kuarteto, eta abar.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
