Antonio Tejero
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Antonio Tejero Molina | |
| Jaio | 1932ko apirilaren 30a | |
| Alhaurín el Grande, Málaga (Espainia) | ||
Antonio Tejero Molina (Alhaurín el Grande, Málaga, Espainia, 1932ko apirilaren 30a -) Espainiako militarra eta Guardia Zibileko koronel ohia da, 1981eko otsailaren 23ko Espainian jazotako estatu kolpearen buruzagietako bat. Tejerazo delako horretan, Espainiako Kongresuan hitza hartu eta ordu batzuz parlamentariak bahitu zituen. 30 urteko espetxe zigorra jaso zuen.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
1951n Guardia Zibilean sartu zen, eta Guardia Zibilak Gipuzkoan zuen komandantziako buru izan zen.
1978an espedientea jarri zioten El Imparcial egunkarian erregeari idatzi zion eskutitz batengatik. Idatzi hartan Antonio Tejero Konstituzioaren kontra agertzen zen.
1979an preso hartu zuten bere izena Galaxia operazioarekin (Espainiako demokrazia berriarekin amaitzeko helburu zuena) lotuta agertzen zelako; 1980an Tejeroren kontrako epaia kaleratu zen, estatu kolpea egiteko saio hartan parte hartzeagatik. Zazpi hilabete eta egun bateko zigorra jarri zioten.
1981ean Guardia Zibileko indarren buru zela, Espainiako Kongresuan sartu zen eta gobernua eta diputatuak bahiturik eduki zituen.
1982an Justizia Militarreko Goren mailako Biltzarrak hogeita hamar urteko kartzela zigorra eman zion. Epai hori Espainiako Epaimahai Gorenak berretsi zuen. Zigorraren lehenengo partea Alcalá de Henaresen igaro zuen (Madril), baina 1982an Ferrolera eraman zuten, CESIDek aurkitu baitzuen beste estatu kolpe saio bat prestatzen ari zela.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) "23-F"-ari buruzko webgune berezia elmundo.es atarian
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.