Antonio Tovar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antonio Tovar Llorente (Valladolid, 1911ko maiatzaren 17a - † Madril, 1984ko abenduaren 13a). filologo, hizkuntzalari eta historialari espainiarra izan zen.

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

Aita notario zuenez, Euskal Herrian eta Villenan (Alacant) bizi zen non euskara eta valentziera ikasi zituen. Zuzenbidea El Escorialeko María Cristina Unibertsitatean, Historia Valladolideko Unibertsitatean eta Filologia Klasikoa Madril, Paris eta Berlinen ikasi zituen.

Gerra zibila [aldatu]

Gaztea zela Federación Universitaria de Estudiantes izeneko talde errepublikarraren presidentea bazen ere, Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala falangista bihurtu zen, Dionisio Ridruejo lagunak bultzatuta. Gerran Radio Nacional de Españaren arduraduna izan zen.

Gerraostea [aldatu]

Ridruejori elkartuta eta Ramón Serrano Súñer en orbitan, 1940ko abendutik 1941eko apirilera prentsa eta propaganda azpidazkari atala jaso zuen. Noizbehinka Serrano Súñereki batera bidali zuten Alemaniara eta Hitler ezagutzeko aukera izan zuen. Horrela, 1940eko irailaren 13an Francoren ordezkari berezi bezala Ramón Serrano Súñer Alemaniara bidaiatzen du nazionalsozialismoaren alde dauden pertsona talde batekin : Demetrio Carceller Segura, Miguel Primo de Riverarekin batera, Dionisio Ridruejo, Manuel Halcón eta Miguel Mora Figueroa.

Katedratikoa eta errektorea [aldatu]

Bizitza politikotik aldenduz, oposizioak atera (1942) eta Latineko katedra lortu zuen Salamancako Unibertsitatean, handik aurrera irakaskuntza eta ikerketara dedikatuz. Urte bere hortan Consuelo Larrucea-rekin ezkondu zen. Ruiz-Giménezen (1951-1956) ministerioan bertako errektorea izendatu zuten. Errektore bezala Unibertsitateko VII. mendeko ospakizunak antolatu zituen, munduko unibertsitate garrantzitsuenetariko errektoreak etorriz eta desfile gogoangarria eginez Salamancako kaleetatik, haien janzki tradizionalekin.

Espainiako lehengo euskal katedra sortu zuen, "Lengua y literatura vascas", Euskal hizkuntza eta literatura, batik bat, azken honetarako Koldo Mitxelena deituaraziz, beste arrakasta batzuen artean.

Buenos Aireseko (1948-49) eta San Miguel de Tucumán-eko (1958-59) unibertsitateetan irakasle bezala aritu zen, ipar Argentinako hizkuntza indigenak aztertuz eta bere lanari jarraipena emango zion ikastola bat sortzen saiatu zen. 1963an, politika zela eta Espainiatik ihes egin zuen eta Illinoiseko Unibertsitatean irakasle izendatu zioten. 1965ean Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean katedra lortu zuen. Hala ere, ez zion luzaroan iraun Tierno Galván, José Luis López Aranguren, García Calvo eta Montero Díaz irakasleak bota zituztenean berak ere dimititu zuelako. Gero berriro Estatu Batuetan eta Tübingenen (Alemanian) ekin zuen irakasteari 1979an erretiratu arte.

Filologia klasikoari dedikatu zion bere ikasketak, eta beste hainbat hizkuntzei, haien artean euskera aipagarria izanik (gaur egun berak egindako Diccionario Etimológico de la Lengua Vasca argitaratzen da, Manuel Agud eta Koldo Mitxelenaren laguntzarekin, hizkuntza preindoeuropeo (eta familia honen hizkuntzak) eta iberiar penintsulako beste hizkuntza primitiboak (adibidez hizkuntza iberikoa) eta amerindiar hizkuntzak (Salamanca unibertsitatean bere izena daraman hizkuntza amerindiarrak katedra bat existitzen da).

Hizkuntzalaritza konparatzailearekiko zuen zaletasun eta hizkuntzekiko zuen ikusmina, Euskal herrian eta Valentzian bizi izanarekin batera, hispaniar filologiaren erreferentzi solidoa bilakarazi zuen. Salamancako kale zentriko bat "Rector Tovar" du izen bezala.

Ikasketak [aldatu]

Filologia Klasikoari ekin ez ezik euskera, indoeuropar hizkuntzak edo amerindiar hizkuntzak ere ikasi zituen. Dozena bat hizkuntza menperatzen zituen eta beste 150 ezagutu.

Real Academia Españolan "j" eserlekua izan zuen eta euskaltzaina ere bazen zen.

Liburuak [aldatu]

  • En el primer giro (estudio sobre la Antigüedad), Madril, Espasa Calpe, 1941.
  • Vida de Sócrates, Madril, Revista de Occidente, 1947.
  • Estudios sobre las primitivas lenguas hispánicas, Buenos Aires, Instituto de Filología, 1949.
  • La lengua vasca, Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1950.
  • Los hechos políticos en Platón y Aristóteles, Buenos Aires, Perrot, 1954.
  • Un libro sobre Platón, Madril, Espasa Calpe, 1956.
  • The ancient languages of Spain and Portugal, New York, S.F.Vanni, 1961.
  • Historia de Grecia (M. Sánchezekin batera), Bartzelona, Montaner y Simón, 1963.
  • Historia del antiguo Oriente, Bartzelona, Montaner y Simón, 1963.
  • Estudios sobre la España Antigua (Julio Caro Barojarekin batera), Madril, CSIC-Fundación Pastor, 1971.
  • Historia de la Hispania Romana: La Península Ibérica desde 218 a.C. hasta el siglo V (José María Blázquezekin batera), Madril, Alianza, 1975.
  • Bosquejo de un mapa tipológico de las lenguas de América del Sur, Bogotá, Instituto Caro y Cuervo, 1961.
  • Universidad y educación de masas (ensayo sobre el porvenir de España), Bartzelona, Ariel, 1968.
  • Sprachen und Inschriften. Studien zum Mykenischen, Lateinischen und Hispanokeltischen, Amsterdam, B.R.Grüner, 1973.
  • Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien 3 liburukiak.: Bética (1974), Lusitania (1976), Tarraconense (1989, hil ondokoa).
  • Einführung in die Sprachgeschichte der Iberischen Halbinsel: Das heutige Spanisch und seine historischen Grundlagen, Tübingen, TBL-Verlag Narr, 1977.
  • Mitología e ideología sobre la lengua vasca: Historia de los estudios sobre ella, Madril, Alianza, 1980.
  • Relatos y diálogos de Los Matacos (chaco argentino occidental). Seguidos de una gramática de su lengua, Madril, Int. Cultura Hispánica, 1981.
  • Catálogo de las lenguas de América del Sur: con clasificaciones, indicaciones tipológicas, bibliografía y mapas (Consuelo Larrucea de Tovar emaztearekin batera), Madril, Gredos, 1984.
  • Euskal hiztegi etimologikoa (Manuel Agudekin batera), Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991 eta 1992.