Antonio Urbiztondo
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Juan Antonio Urbiztondo Egia | |
| Jaio | 1803ko urtarrilaren 17a | |
| Donostia ( |
||
| Hil | 1857ko urria | |
| Madril ( |
||
Juan Antonio Urbiztondo Egia (Donostia, 1803ko urtarrilaren 17a – Madril, 1857ko urria) militar eta politikari gipuzkoarra izan zen[1].
[aldatu] Biografia
1814an armadan sartu ondoren, gobernuaren aurka borrokatu zuen Hirurteko Liberalean. Gero Boluntario erregezaleekin aritu zen.
1833an Méridan atxilotu zuten karlismoaren jarraitzailea izateagatik. Hala ere, Portugalera ihes egin eta Don Karlosen gortean sartu zen. Ingalaterratik Euskal Herrira zihoazela, berriro atxilotu eta Puerto Ricora eraman zuten. Berriro ihes egin eta, azkenekoz, 1836an armada karlistarekin bat egin zuen.
Estatu Nagusian sartu eta Kataluniako armadaren buruzagi izendatu zuten. Handik Euskal Herrira itzuli eta Bergarako hitzarmena sinatzean, Esparteroren armadan sartu zen non Gaztelako batailoi karlista ohiak zuzendu zituen Ramón Cabreraren aurka. 1841ko urrian matxinatu eta erbesteratu zen. 1843ko amnistiari esker itzuli eta 1850ean Filipinetako kapitain jeneral bilakatu zen. 1856an Espainiako guda ministro izendatu zuten. 1857an hil zen[2].
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Auñamendi Entziklopedia
- ↑ Pirala y Criado, Antonio. Vindicación del general Maroto y manifiesto razonado de las causas del Convenio de Vergara. Iruñea: Urgoiti, 2005. ISBN 84-933398-8-1
| Artikulu hau Euskal Herriko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |