Antonio Valverde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio Valverde
Antonio Valverde
Antonio Valverderen autoerretratua, Juan San Martinek argazkian aterata.
Datu pertsonalak
Izen osoa Antonio Valverde
Ezizena 'Ayalde'
Jaio 1915eko urtarrilaren 17a
Errenteria (Gipuzkoa)
Hil 1970eko uztaila
Oiartzun (Gipuzkoa)

Antonio Valverde, ezizenez Ayalde (Errenteria, Gipuzkoa, 1915eko urtarrilaren 17a - Oiartzun, Gipuzkoa, 1970eko uztaila) euskal idazle eta margolaria izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan. Inprimatze lana zuen bizibidea. Euskaltzain urgazlea eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea izan zen. El Bidasoa, Oarso, La Voz de España, Egan eta Olerti agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak.

[aldatu] Lanak

Valverderen obra nagusiak: Con funts de txistu (1965) eta hil ondoren argitaratutako Ibar ixillean (1970), euskarazko testuak biltzen dituena, dira.

Azterketa lan jakingarri bat ere egin zuen euskal margolaritzaren gainean, Euskel-eskolari buruz izenburupean, eta zenbait artikulu idatzi zuen margolariei buruz (Erti Berriak, Picasso, Marc Chagall, Darío de Regoyos). Erretratu asko margotu zuen, euskal kultura gizonen irudiekin. Oleo pinturaz egindako koadroez gainera, bere liburuak ere apaindu zituen. Lizardiren Biotz-Begietan olerki liburuaren bigarren argitalpena ere Valverdek apaindua da.

[aldatu] Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak