Antonio da Sangallo (Gaztea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

(Izengoitia: Gaztea). Italiar arkitektoa (Florentzia, 1483 - 1546). Bere garaiko Italiako arkitekto nagusia izan zen. Hogei urte zituela Erromara joan zen, eta 1513an Alessandro Farnese kardinalaren etxea eraiki zuen. Kardinala Paulo III.a Aita Santu egin zutenean, Farnesetarren jauregian (Palazzo Farnese) lan egin zuen 1534-1546 bitartean. Antzinako erromatarren moldeak erabili zituen bere lanetan. Horrez gainera, San Pedro basilikan ere lan egin zuen, Bramanteren laguntzaile hasieran, arkitekto 1520. urtetik aurrera, eta arkitekto nagusi 1536tik aurrera. Vatikanorako proiektuaren zurezko maketa egin zuen, baina aldaketa garrantzitsuak egin zizkion Michelangelok proiektu hari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]