Antony Tudor
Wikipedia(e)tik
Antony Tudor (Londres, Ingalaterra, 1909 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1987) ballet dantzaria eta koreografoa izan zen.
1930. urtetik aurrera Marie Ramberten ballet klubean dantzatu zuen, eta geroago balleteko talde askotan lan egin zuen (Vic-Welles, Covent Garden, eta abar). 1938. urtean London Balleta sortu zuen. New Yorkeko Metropolitan Operako eskolako zuzendari izan zen. 1973. urtetik aurrera Kaliforniako Unibertsitateko irakasle izan zen, eta 1974. urtetik aurrera American Ballet Theatreko zuzendari laguntzaile. Espresionismoaren eta dantza berriaren eragina handia da Tudorren lanetan.
Koreografiarik aipagarrienak: Lili jardina (1938), Romeo eta Julieta (1942), Nekazaria soroetan (1979).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.