Antrazita
Wikipedia(e)tik
Antrazita(grezierazko anthrax, Άνθραξ, "ikatza") osagaien artean % 90 karbonotik gora duen ikatz minerala da, substantzia lurrunkorrak oso proportzio txikian dituena. Erretzean ez du kerik ez usainik ateratzen; garra urdin argikoa izaten du. Beltza da, ez ditu hatzak zikintzen eta metalaren antzeko distira du.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.