Antso I.a Portugalgoa
| Antso I.a Portugalgoa | |
|
|
|
|---|---|
| 1185eko abenduak 6 – 1211ko martxoak 26 | |
| Aurrekoa | Alfontso I.a Portugalgoa |
| Ondorengoa | Alfontso II.a Portugalgoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1154ko azaroaren 11 Coimbra Portugalgo erresuma |
| Heriotza | 1211ko martxoaren 26a Coimbra Portugalgo erresuma |
| Ezkontidea | Dolça Aragoikoa |
| Senideak | Aita: Alfontso I.a Portugalgoa Ama: Mafalda Savoiakoa |
| Erlijioa | Katolikoa |
Antso I.a Portugalgoa (Coimbra, 1154ko azaroaren 11 - Coimbra, 1211ko martxoaren 26a), Populatzailea ere deitua, 1185-1211 bitartean Portugalgo erregea izan zen .
Bizitza [aldatu]
1185. urtean errege izendatu zutenean, foruez gobernatzeko eskubidea eman zien hiri batzuei (Bragança eta Viseu hiriei, besteak beste), eta lurralde zabalak eman zizkien Tenplu, Malta eta Calatravako ordenei. 1189. urtean, frisiar eta daniarren laguntzaz, Algarveko zenbait hiri konkistatu zituen. Baina musulmanek aurrera egin zuten, eta Santaremen ezkutatu behar izan zuen Antsok.
1190. urtean Leon eta Aragoiko erresumekin hitzartu zuen Gaztelakoari aurre egiteko, baina 1196an Antsoren eta Gaztelako Alfontso VIII.aren arteko hitzarmena sinatu zen, eta Leongo erresumaren aurka abiatu zen. Antsok Galiziako lurraldeak konkistatu zituenean, Alfontso VIII.ak Bragança hiria setiatu zuen (1199). 1200. urtean Portugal eta Leonen arteko bakea sinatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
|
||||||||||||||||||||||