Antso III.a Mitarra Gaskoiniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antso III.a Gaskoiniakoa[1], Mitarra (arabieraz "ikaragarria"), Menditarra edo Handia ezizenez ezaguna, (?-?) Baskoniako dukea (872-887)[2] izan zen[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira eta misterioan murgildutako pertsonaia, karolingiarrek baskoiak moteltzeko aukeratutako errekonkistaren gudari handitzat hartzen da.

Bere genealogia iluna da oso baina litekeena da Antso II.a Antsoren semea izatea. Era berean, iturriek bere ezizena batzuetan Antso II.ari eta bestetan Antso III.ari ematen zieten. Gehienetan Antso II.ari Mitarra Antso deitzeaz gainera, lehenengoaren semea dela esaten dute. Batzuetan bere arbasoak gaztelarrak zirela esaten zuten[4]

Bere erreinaldian, Baskoniako dukerria estatu de facto burujabe bilakatu zen, Frantziako erregearekin loturarik ez zuena. Bikingoak Aturriko bokalean finkatu eta kontrolatu zituen. Oinordekoa bere semea (ziur asko) edo bere anaia, Gartzia II.a Antso zuen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. euskaraz: Antso, Sanzio, Santio, Sanxo, Santzo, Santxo, edo Sancio; frantsesez: Sanche; gaskoiz: Sans
  2. Sedycias, João. História da Língua Espanhola.: 871-886. Agian 893 arte.
  3. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  4. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963 44. orr.
  5. Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990


Aurrekoa
?
Baskoniako dukea
872-887
Ondorengoa
Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa